Informazio orokorra, uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazioaren gizartearen zerbitzuena eta merkataritza elektronikoarenak (Lssice) xedatutakoa betetzeko.
LANESTOSAko Udalak honakoa jakinarazten dizu:
- Izen soziala: LANESTOSAko Udala.
- Egoitza soziala: Manuela Sainz de Rozas kalea 1, 48895 Lanestosa
- IFK: P4806100F
- Telefonoa: 94 680 61 16
- Faxa: 94 610 69 00
- www.lanestosa.org internet-domeinuaren titularitatea LANESTOSAko UDALArena da.
- Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta lege hori garatzen duen araubidean xedatutakoaren arabera LANESTOSAko UDALAk erabiltzaileek emandako datuen segurtasuna eta isilekotasuna bermatu egiten du.
- Helbide elektronikoa: jmdeladehesa.lanestosa@bizkaia.org
www.lanestosa.org erabiltzeko baldintzak
Web orri honetako informazioa Lanestosako Udalak egin du.
LANESTOSAko Udalak www.lanestosa.org domeinuaren bitartez LANESTOSAri eta horren inguruari buruzko interes orokorreko informazioa ematen du, eta bereziki udal antolamenduaren kudeaketari buruzkoa; horrela herritarrei eta, ohar har, ikusle guztiei udalak antolatzen dituen ekintzen berri, udalaren beraren berri, eta udalari berari dagokion legeriaren berri ematen du. Gainera, udalaren eta herritarren eta, oro har, internauten arteko elkarreraginerako bidea ere bada.
Ematen den informazioa argitaratzen den unean indarrean dagoena da. Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Debekatuta dago web orria bera edo bere edukiak aldatzea; dena dela, LANESTOSAko UDALAk edozein unetan eta aurretiaz abisatzeko beharrik izan gabe, www.lanestosa.org domeinuko informazioa, konfigurazioa, aurkezpena eta aplikatiboak aldatzeko, kentzeko edo eguneratzeko eskubidea du, eta horiek guztiak eraginkorrak izango dira web orrian erabiltzaileak erabiltzeko moduan dauden unetik aurrera.
Hori dela eta, arrazoizko aldizkakotasun batez kontsultatzea gomendatzen da, aldaketak egiten badira ere.
LANESTOSAko UDALA informazioa zehatza izateko ahaleginak egiten ditu, eta ahalik eta azkarren eguneratzeari ekiten dio, akatsak saihesten saiatzen da eta aurkitu bezain laster zuzendu egiten ditu. Hala ere, LANESTOSAko UDALAk ezin du bermatu akatsik ez egotea, ezta informazioa etengabe eguneratua egotea ere.
Erabiltzailea bera izango da www.lanestosa.org domeinura sartzearen eta bertan dagoen informazioa erabiltzearen erantzulea. LANESTOSAko UDALAk ez du bere gain hartzen hirugarrenek informazioa erabiltzearen erantzukizuna, hala ere, hirugarren horiek zenbait agirietan eta aplikatibotan ageri diren oharrei lotu beharko zaizkie. LANESTOSAKo UDALA ez da ekintza horietatik eratorritako balizko kalteen erantzule izango; era berean, ezin du bermatu sarrera ez dela etengo edo eskaintzen den softwarerako lotura akatsgabekoa denik edo kalterik eragingo ez duenik.
Kontsulta baten edo informazio eskaera baten erantzun gisa ematen den informazioak (harremanetarako inprimakien bitartez edota beste bide baten bitartez adierazia), izaera orientagarria eta informatzailea baino ez du; hortaz, erantzunak ez du efektu juridiko loteslerik izango, ezta administrazio prozedurak ebazteko orduan ere. Izan ere, administrazio prozedurak ezargarri izan daitezkeen legezko edota arauzko arauei hertsiki lotuta egongo dira.
Bestalde, web honen bitartez emandako informazio administratiboa ez da egunkari eta aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko agirien publikotasunaren ordezkoa, bertan argitaratzea edukiaren fedea emateko bide bakarra baita.
www.lanestosa.org helbidean hirugarrenen web tokien orrialdeetarako loturak daude, batez ere beste herri administrazio batzuen orrialdeetara, erabiltzaileen interesekotzat jotzen baitira. Guztiarekin ere, LANESTOSAKO UDALAK ez du beste pertsona fisiko zein juridikoek emandako informazioaren edukiari, zehaztasunari edo gaurkotasunari buruzko erantzukizunik, nahiz eta web orrian ageri, edo lotura edo beste sistema batzuen bitartez bertara eraman). Era berean, LANESTOSAko UDALA ez da beste domeinu batzuetatik web orri honetara egiten diren loturen erantzule.
www.lanestosa.org atariaren, bertako diseinu grafikoen, informazioen eta kodeen titularra LANESTOSAko UDALA da, berariaz beste titulartasun bat adierazi ezean, eta jabego intelektualari buruzko legeak babesten ditu. LANESTOSAko UDALAk legez egoki diren akzioak abiatu ahal izango ditu berariazko baimen barik domeinuan agertzen den informazioa erabiltzen bada, eta
LANESTOSAko UDALAren jabetza intelektualaren zein industri jabetzaren eskubideetan kalteak eragiten badira.
Domeinuko edukiak erabiltzailearen terminalera jaitsi ahal izango dira, baldin eta erabilera pribatua egingo badu eta merkataritza-xederik ez badu, baina berariazko baimenik gabe ezin izango dira ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, jendaurrean komunikatu, laga edota transformatu.
Hortaz, atari honetara sartzearen eta bertan ageri den informazioa erabiltzearen erantzule bakarra erabiltzailea bera izango da.
LANESTOSAko UDALAk web orria ahalik eta modu eraginkorrenean funtzionatzea eta sortua izan deneko xedea betetzea nahi du, horregatik mantentzen du eta horretarako arrazoizko bitarteko guztiak jartzen ditu, baina ez du funtzionamenduan gerta litezkeen disfuntzioen edota anomalien erantzukizuna bere gain hartzen.
LANESTOSAko UDALAk ez du bermatzen web orriak eta zerbitzariak birusik ez izatea eta ez du bere gain hartzen web tokira sartzeak eragindako kalteen erantzukizuna.
Web gunea erabiltzeak bertan ageri diren baldintzak onartzea dakar.
Argibide, informazio, iradokizun, kexa eta abarretarako web orri honetako iradokizun postontzia erabil dezakezue edo Hiritarren Arretarako Udal Bulegoren batera jo dezakezue.
Domeinuaren bitartez jasotzen diren datu pertsonalen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Legean eta ezargarria den gainerako araubideetan xedatutakoaren araberakoa izango da. Erabiltzaileek emandako datu guztiak kasu bakoitzean zehaztutako xedeetarako baino ez dira erabiliko eta ez zaizkie hirugarrenei lagako, araubidean aurreikusten diren kasuetan eta baldintzetan izan ezik, hori guztia izaera pertsonaleko datuen babesaren printzipioekin bat etorriz.
Interesatuak datuak ikusteko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du, ezargarria den legerian ezarritako baldintzetan, aurretiaz identifikatuta, aurrez aurre, postaz, faxez edota posta elektronikoz.
Datuen babesa
www.lanestosa.org domeinua modu anonimoan bistaratzen da, baina gerta liteke web orriaren berariazko kudeatzea edo izapidetzea duten zerbitzu batzuetara sartzeko erabiltzaileek datu pertsonal batzuk eman behar izatea eskatutako zerbitzua jaso ahal izateko.
Datu horiek dagokien LANESTOSAko UDALeko fitxategi informatizatuan sartuko dira eta abenduaren 13ko 15/1999 Legean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoan, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legean, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoan, eta ezargarriak diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera erabiliko dira.
Bildutako datuak lagatzeko interesatuak aurretik adostasuna agertu behar du edota Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoan aurreikusitakoarekin bat etorri behar da.
LANESTOSAko Udaleko fitxategi informatizatu batean datu pertsonalak dituzten pertsonek datuak ikusteko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Legeak aurreikusten duten moduan, fitxategiaren ardura duen organoaren aurrean, LANESTOSAko UDALA, Manuela Sainz de Rozas kalea 1, 48895 Lanestosa – Bizkaia.
|