Lanestosa Enkaterrien ermu geografiokoaren muturretik mendebaldekoenean dago eta Bizkaian lehenik sortu ziren herrialdeetako bat da. Probintzia guztian eremurik txikiena duen udalerria da, ia 1,2 kilometro karratu. La Mortera eta Peña del Moro gailurretatik jaisten diren malda pikoen oinetan itsas mailatik bataz beste 289 metroko altitudean deskantzatzen duen haran estu bat da, Kalera ibaiak bustita.
Bere hiri egiturek oraindik gordetzen dute Erdi Aroko jatorriaren elementu nabarmenenak eta bertako jendea ere saiatzen da gainerako herrietatik bereizten duen intenporaltasunari eusten.
Distantziak:
· Bilbora: 65 Km
· Vitoria-Gazteizera: 113 Km
· Donostiara: 178 Km
Lanestosara iristeko:
1. Ansa autobusak: Lanestosa-Bilbao linea.
2. Errepidetik: hel daiteke
- Karrantzatik: BI- 3622 zein BI-3629 tokiko errepideak hartuz.
- Kantabriatik edo Burgosetik N-629 errepide nazionaletik.
|